GAROÑAKO
ZENTRAL NUKLEARRA
Garoñako
zentral nuklearrak, energia nuklear sortzea du helburu. Espainian ez
da beharrezkoa. Nire ustez Garoñako zentral nuklearra itxi behar
dute urte asko daramalako, kalte egiten duelako inguruan. Beraz nire
galdera hau da: zergatik Garoñako zentral nuklearra irekita mantendu
behar da arrisku larriak sortzen baditu?
Garoñako
zentral nuklearra 1971 urtetik funtzionamenduan egon da, 2011
urte-arte, gero 2013 urteraino lizentzia luzatu zuten. Orain 2015
urte-arte luzatu nahi dute. Baimena luzatzen badute arrisku gehiago
sortu litzakete, oso zaharra delako.
Garoñako
zentral nuklearra hozteko, Ebro ibaietatik ura hartzen dute. Hau da,
15 gradu gehiago berotzen du ibaia. Ibaian bizi diren arrainak lekuz
aldatu behar dira. Edo ibaiaren inguruan bizi diren animaliak joan
behar dira beste leku batera, arrainak ez daudelako.
Garoñako
zentrala ixten badute 1000 lanpostu gutxiago egongo dira. Baina
horregatik ez da zentrala irekita egon behar. Arrisku gehiago egon
ahal dira, oso zaharra delako. Arrisku bat egoten bada, Burgosen,
Gasteizen, Logroñon … bizi diren pertsonak hil egingo lirateke edo
deformazioak eragin beraien gorputzetan edo ahurdun dauden neskak,
bere umeetan.
Hori
guztia dela eta, Garoñako zentral nuklearra ez da irekita egon
behar, ingurunean aldaketak eragin dutelako, deformazioak eragiten
dutelako.
