Nerearen blogga
jueves, 29 de mayo de 2014
viernes, 28 de marzo de 2014
Barria
BARRIA
Duela bi hilabete
Barriara joan ginen, hau da, Urtarrilaren 27an joan ginen, aste baten zehar,
31ra arte. Ekologiari buruz hitz egin genuen eta ikasi ere. Ingelesa
praktikatzeko eta hobetzeko joan ginen. Eli eta Ernesto gure irakasleak ziren.
Bertan, lau monitore zeuden, Josh, Gavin, Phibi eta Jessica deitzen zirenak, hirurak
Inglaterran jaiotakoak. Ingelesez hitzegiten zuten, gaztelaniaz ia ez zekiten,
orduan beti ingelesez hitz egin behar genuen.
Goizean, 8:00tan altxatzen ginen, gero 9:00tan gosaltzen genuen. Geroago aktibitate desberdinak egiten genituen. 13:00tan baskaltzera joaten ginen, beranduago, berriro aktibitateak zeuden, 20:30 afaria eta 23:00 ohean egon behar ginen.
Lehen egunean jokoak
egin genituen, izenak ikasteko. Agurra mota ezberdinak ikasi genuen ere.
Gauean, dantza egin genuen eta beste egunetan jokoak egiten genituen. Egun batean,
uraza bat baratz txiki batean landatu genuen, gero etxera eramateko. Laugarren
egunean filma bat grabatu genuen. Hurrengo egunean, mendi batera joan ginen,
dena elurtuta zegoen, oso polita zegoen. Asken egunean, argazki guztiak eta filmak ikusi genituen.
Neskak eta mutilak lo
egiten genuen logela berdinean, logela oso handia zen. Dutxak eta bainugelak
gertu zeuden. Jantokia, etxetik atera behar zen hara joateko.
Bukatzeko, astea oso
azkar pasa zen, oso ondo pasa genuelako.
miércoles, 5 de marzo de 2014
sábado, 30 de noviembre de 2013
Argudiozko Testoa
GAROÑAKO
ZENTRAL NUKLEARRA
Garoñako
zentral nuklearrak, energia nuklear sortzea du helburu. Espainian ez
da beharrezkoa. Nire ustez Garoñako zentral nuklearra itxi behar
dute urte asko daramalako, kalte egiten duelako inguruan. Beraz nire
galdera hau da: zergatik Garoñako zentral nuklearra irekita mantendu
behar da arrisku larriak sortzen baditu?
Garoñako
zentral nuklearra 1971 urtetik funtzionamenduan egon da, 2011
urte-arte, gero 2013 urteraino lizentzia luzatu zuten. Orain 2015
urte-arte luzatu nahi dute. Baimena luzatzen badute arrisku gehiago
sortu litzakete, oso zaharra delako.
Garoñako
zentral nuklearra hozteko, Ebro ibaietatik ura hartzen dute. Hau da,
15 gradu gehiago berotzen du ibaia. Ibaian bizi diren arrainak lekuz
aldatu behar dira. Edo ibaiaren inguruan bizi diren animaliak joan
behar dira beste leku batera, arrainak ez daudelako.
Garoñako
zentrala ixten badute 1000 lanpostu gutxiago egongo dira. Baina
horregatik ez da zentrala irekita egon behar. Arrisku gehiago egon
ahal dira, oso zaharra delako. Arrisku bat egoten bada, Burgosen,
Gasteizen, Logroñon … bizi diren pertsonak hil egingo lirateke edo
deformazioak eragin beraien gorputzetan edo ahurdun dauden neskak,
bere umeetan.
Hori
guztia dela eta, Garoñako zentral nuklearra ez da irekita egon
behar, ingurunean aldaketak eragin dutelako, deformazioak eragiten
dutelako.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
