viernes, 28 de marzo de 2014

Barria

BARRIA
 
Duela bi hilabete Barriara joan ginen, hau da, Urtarrilaren 27an joan ginen, aste baten zehar, 31ra arte. Ekologiari buruz hitz egin genuen eta ikasi ere. Ingelesa praktikatzeko eta hobetzeko joan ginen. Eli eta Ernesto gure irakasleak ziren. Bertan, lau monitore zeuden, Josh, Gavin, Phibi eta Jessica deitzen zirenak, hirurak Inglaterran jaiotakoak. Ingelesez hitzegiten zuten, gaztelaniaz ia ez zekiten, orduan beti ingelesez hitz egin behar genuen.
 
Goizean, 8:00tan altxatzen ginen, gero 9:00tan gosaltzen genuen. Geroago aktibitate desberdinak egiten genituen. 13:00tan baskaltzera joaten ginen, beranduago, berriro aktibitateak zeuden, 20:30 afaria eta 23:00 ohean egon behar ginen.
 
Lehen egunean jokoak egin genituen, izenak ikasteko. Agurra mota ezberdinak ikasi genuen ere. Gauean, dantza egin genuen eta beste egunetan jokoak egiten genituen. Egun batean, uraza bat baratz txiki batean landatu genuen, gero etxera eramateko. Laugarren egunean filma bat grabatu genuen. Hurrengo egunean, mendi batera joan ginen, dena elurtuta zegoen, oso polita zegoen. Asken egunean, argazki guztiak eta filmak ikusi genituen.
 
Neskak eta mutilak lo egiten genuen logela berdinean, logela oso handia zen. Dutxak eta bainugelak gertu zeuden. Jantokia, etxetik atera behar zen hara joateko.
 
Bukatzeko, astea oso azkar pasa zen, oso ondo pasa genuelako.
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario